Dirulaguntzak

Nafarroako Foru Komunitatean euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak

2025EKO DEIALDIA

Norentzat:

Nafarroan kokaturik dauden lantokien jabe edo kudeatzaile diren Europar Batasuneko edozein estatutako pertsona juridiko pribatua.

Deskribapena: 

Bideratu den aurrekontua gehienez ere 87.000 eurokoa da.

  • Modalitateak:
    • 1. modalitatea:  Euskarak lantokian duen egoeraren diagnostikoa egitea edo Euskara Plan bat egitea. 17.000 euro.
    • 2. modalitatea: Euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak, enpresaren Euskara Planetik eta urteko kudeaketa planetik abiatuta. 53.000 euro.
    • 3. modalitatea: Ekintza puntualak edo neurri zehatzak, aldez aurreko Euskara Planik gabe. 5.000 euro.
    • 4. modalitatea: 12.000 euro. Hauetara bideratutako inbertsioak:
      • Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea.
      • Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
      • Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.

Informazio gehiago eskuratzeko, hemen sakatu.

 

Aurrekoak

Atzera