Hitzarmenak

EuskarAbenturaren eta Euskarabidearen artekoa

EuskarAbentura Elkartea 2015. urtean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte euskalduna da, eta haren proiektu nagusia EuskarAbentura Espedizioa da. Espedizioaren helburuak dira, besteak beste, gazteen artean eta aisialdian euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea, gazte euskaldunen sare berria sortzea eta elikatzea; gure natura-ondasun eta ondasun historiko nahiz kulturalen ezagutza hedatzea, eta balore, jarrera eta gaitasun jakin batzuk lantzea.

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez, eta EuskarAbentura Elkarteak sinaturiko hitzarmenaren xedea da elkarren arteko lankidetzaren oinarri orokorrak ezartzea, urtez urte EuskarAbentura programa gauzatzeko.

Atzera