Euskarabidea
Euskararen Nafar Kontseilua
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretuak onetsi zituen. Haren III. titulua Euskararen Nafar Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa da (kontseilu hori parte-hartze organoa da eta Nafarroako Gobernuari aholkuak emanen dizkio euskararen plangintzaren eta sustapenaren arloetan).
Nafarroako Gobernuak gardena izan nahi du informazioarekin, eta herritarren lankidetzaren alde egiten du politika publikoen diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan, administratzeko modua irekiagoa izateko, parte-hartzea handitzeko eta sektoreen eta taldeen behar eta problemetara hurbiltzeko. Horretarako, bidezkotzat jo zen Euskararen Nafar Kontseiluaren osaera eta eginkizunak zabaltzea.
Hartara, gizartearen parte-hartzea handiagoa izan dadin, kontseiluko kideen kopurua handitu da. Bost Nafarroako Parlamentuak proposatuko ditu, bat Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak, bost beren estatutuetan euskara sustatzea helburu modura duten kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek, eta, hiru euskararen eta euskal kulturaren eremuan izen ona duten pertsonek.