Arautegia

 Arau bilduma hau, osoa izan gabe, Euskarabideari, administrazioan egiten den erabilerari, eta beste hainbat esparruri ezartzen zaizkion arau nagusiak dira.

 Europako Batasuna

Espainiako konstituzioa

  • Espainiako Konstituzioak ezartzen du Atariko Tituluko 3. artikuluan, Espainiako hizkuntza ezberdinen aberastasuna kultura ondarea dela eta ondare horrek begirune eta babes bereziak izanen dituela.

 Foruaren hobekuntza

  • 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa. 9. artikuluan ezartzen du gaztelera dela Nafarroako hizkuntza ofiziala, eta euskarak ere izanen duela hizkuntza ofizial izaera Nafarroako eremu euskaldunetan. 

Euskarari Buruzko Foru Legea eta hori garatzen duten arauak

  • 18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari Buruzkoa. Foru Lege honen xedea euskararen erabilpen normala eta ofiziala arautzea da, gizarte elkarbizitzaren alorrean nahiz irakaskuntzan.
     
  • 4/2015 Foru Legea, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea hein batean aldatzen duena.
     
  • 9/2017 Foru Legea, ekainaren 27koa, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen titulua eta artikulu batzuk aldatzen dituena.
     
  • 103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.
     
  • 5/2018 Foru Dekretua, otsailaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, irizpideak ezartzen dituena Nafarroako biziguneen izenak erabiltzeko eta haiek grafikoki adierazteko.

 Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua

  • 239/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.
  • 240/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena.

 Euskararen irakaskuntza

  • 195/1993 Foru Dekretua, ekainaren 1ekoa, Nafarroako Foru Gobernuaren Administrazioaren eta erakunde autonomoen langileek euskara ikastaroak egiteko ordu eta diru-konpentsazioak eguneratzen dituena.
  • 210/2010 Ebazpena, irailaren 13koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzen dituena, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.
  • 1311/2010 Ebazpena, 195/1990ko Foru Dekretuan aurreikusi ez ziren ikastaroetako ordu konpentsazioak argitzekoa.
  • 30/2011 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariarena, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezartzen dituena, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.
  • 42/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculuma ezartzen duena.
  • 26/2015 Foru Dekretua, apirilaren 29koa, A1, A2, B1 eta B2 euskara mailak egiaztatzeko ziurtagiri ofizialak sortzen dituena eta haiek jaulkitzeko arauak ematen dituena.

 Diru-laguntzak

  • 161/1988 Foru Dekretua, maiatzaren 19koa, Nafarroako Gobernuaren Helduendako Ikastetxeen jarduera eta antolakuntza arautegiak onartzen dituena. Era berean, arautzen ditu Euskara irakasten duten entitate (euskaltegi eta gaueskolak) pribatu eta publikoei ematen zaizkien diru-laguntzak. (Ez dago euskaraz)
  • 25/2012 Foru Dekretua, maiatzaren 23koa, udal eremuan euskara erabiltzeko eta sustatzeko laguntzak arautzen dituena.

Euskararen Nafar Kontseilua

  • 240/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena.
  • 43E/2017 Foru Agindua, azaroaren 22koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek Euskararen Nafar Kontseiluan parte hartzeko prozedura ezartzen duena.