Langile publikoen gunea
Berariazko prestakuntza
Helduen euskalduntzeko A1etik C1maila bitarteko ikastaro arruntetatik kanpo berariazko ikastaroak ematen dira, behar bereziei erantzuteko. Hala, Euskarabideak berak eskainita edo unitate administratiboek eskatuta, berariazko ikastaroak prestatzen ditu, kasuan kasuko hizkuntza beharrei erantzuteko.
Ikastaro horiek, besteak beste, honako helburuak izaten dituzte: ahozko edo idatzizko komunikazio gaitasunak hobetzea C1 mailan, oinarrizko itzulpenak egiten ikastea, C1 maila egiaztatua dutenek gaitasun linguistikoan sakontzea, administrazioko testuak euskaraz sortzen laguntzea, hizkuntza maila egiaztatzeko azterketak egiten trebatzea, jendeari harrera euskaraz egiteko trebatzea e.a.
Oro har, ikastaro laburrak eta eskatzailearen beharretara egokituak izaten dira.
Administrazio unitate administratiboren baten izenean ikastaroa eskatu nahi baduzu, jarri harremanetan Euskarabidearekin helbide honetan: euskarabidea@navarra.es
2023/2024 ikasturtean ikastaro espezifiko hau antolatu da.