Dirulaguntzak

Helduek euskara ikasteko dirulaguntzak

 

 

 

Euskara, gaztelaniarekin batera, Nafarroako berezko hizkuntza da, eta herri askotan erabili ohi da. Gainera, hizkuntza ofiziala da lurraldearen zati batean.
Milioi bat hiztun baino gehiago ditu, eta horietatik 135.000 inguru Nafarroan bizi dira. Hiru gaztetik batek daki euskaraz.
Euskara presente dago Nafarroako gizarte-esparru guztietan: Hezkuntzan, komunikabideetan, Administrazioan, kirolean... eta, zalantzarik gabe, bere kulturaren ezinbesteko elementua da.
Euskara jakitea ere balio erantsia da enplegagarritasunerako eta beste erkidego batzuetatik Nafarroara iritsi diren pertsonak gizarteratzeko.

Nafarroan, euskara irakasteko zentroak edo "euskaltegiak" daude eskualde guztietan, eta, urtero, bost mila heldu baino gehiago matrikulatzen dira zentro horietan, euskara arrakastaz ikasten (ikastetxeei buruzko informazio gehiago jarraian erantsi den taulan)

NON IKASI EUSKARA? DIRULAGUNTZAK EUSKARA IKASTEN HASI (A.1. eta A.2) DOHAINIK ONLINE INGURA PLATAFORMAN

Norentzat:

  • Nafarroan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonak edo 2026an 16 urte betetzen dituztenak.
  • Euskaltegi homologatuetako edozein mailatako ikasleak (AEK, IKA, bai & by eta beste batzuk) eta Zubiarte Euskaltegi Publikoko A1 eta A2 mailetako ikasleak (NUPeko Zubiarteko ikastaroetako ikasleak barne) eta Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialak (Iruñea eta Lizarra eta Tutera).

A1 eta A2 mailetako ikasle guztiek matrikularen % 100erainoko dirulaguntzak lortuko dituzte.
 

Deialditik kanpo:

  • Titulartasun publikoko ikastetxeetako B1 eta ondorengo mailetako ikasleak: Zubiarte, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialak (Iruñea eta Lizarra eta Tutera) eta EOIDNA.
  • Euskaltegiak edo euskara irakasteko zentro homologatuak ez diren erakundeetako ikasleak (UNED, UNAV, etab.)
  • Dirulaguntzaren xede den euskara-ikastaroa egiteko laguntza espezifikoak eskatu dituzten administrazio publikoko langileak.
     
  • Edozein ordutan ikasi, edozein lekutan.
  • Jarduerak egin.
  • Emaitzak eta ekoizpenak gorde.
  • Taldeko zereginetan parte hartu.
  • Ezagutu zure aurrerapena.
  • Egiaztatu zure maila.

 

Eskaerak aurkezteko epeak:

  • C modalitatea: 2026/05/15-2026/06/15
  • A modalitatea: 2026/06/15-2026/08/31
  • B modalitatea: 2026/09/01-2026/11/03 (epea zabalik)

Non eskatu dirulaguntza? Hemen

 

 

Modalitateak:

  • C modalitatea: 2025-2026 ikasturtean A1 mailako mailetan matrikulatutako ikasleentzat.
  • A modalitatea: 2026ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean hasi eta 2026ko irailaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak.
  • B modalitatea: 2026ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta 2027ko ekainaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak.

 

 

 

 

 

 

Maiz egindako galderak

Euskaraz / Gaztelaniaz / Arabieraz / Bulgarieraz / Ingeleraz / Frantsesez

 

 

EU finance logo

EFA157/04-EUSGUNEAK proiektuaren % 65 Europar Batasunak kofinantzatu du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren AFOMEF POCTEFA deialdiaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugako eremuaren integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da.

 

Aurrekoak

Atzera