Langile publikoen gunea
Informazio orokorra
Ikastaroak norentzat
Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileentzat, behin betiko zein behin-behinekoentzat, matrikula egiteko garaian lanean ari badira. Ezin izanen dute izenik eman Hezkuntzako irakasleek, ezta gainerako sektore publikoko langileek ere.
Izen-ematea noiz eta nola
Izena emateko bi epe irekitzen dira ikasturtean: bat maiatzean eta beste bat azaroan.
Epea ireki aurretik, ikastaro eskaintza argitaratzen da intraneten eta Euskarabideko webgunean, besteak beste, eta izena eman daiteke telematikoki edo Euskarabidean bertan.
Ikastaroak non
Euskarabideko euskaltegia. Paulino Caballero 13, Iruñea
Ikastaroak egiteko baimena
Ikastaroak egin daitezke lanorduetan lantokiko arduradunaren baimenarekin edo nork bere aisialdi denboran. Lanorduetan ikasi nahi izanez gero, ikasleak berak kudeatu beharko du baimena lantokian eta Euskarabidean aurkeztu izen-emate epean. Baimena lortzen duenak, ordu-konpentsazioa izanen du, legeak araututakoaren arabera: 195/1993 Foru Dekretua (ikus araua) eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 1311/2010 Ebazpena (ikus araua).
Baimena kudeatu behar da izena emateko fitxa betetzean.
Ordu konpentsazioak euskara ikasteagatik
Lanorduetan ikasteko baimena lortzen duten langileek, honako ordu-konpentsazio hauek eskuratuko dituzte:
- Estentsiboak: denboraren erdia administrazioaren kontu eta beste erdia langilearen denbora.
- Autoikaskuntza tutorizatua: mintzamena lantzeko saioen denboraren erdia administrazioaren kontu eta beste erdia langilearena.
- Ikastaro trinkoak: ordu guztiak administrazioaren kontu.
- Berariazko ikastaroak: aurrez aurreko ordu guztiak administrazioaren kontu
Mailaketa proba, zer mailatan kokatu erabakitzeko
Euskarabideko ikastaroetan parte hartzeko, ikasle berriek edota aspaldi ikasi eta berriz hasi nahi dutenek mailaketa proba egin behar dute, izena-emateko garaian zehazten den egunean.
Salbuespenak eta kudeaketa:
- Bat ere ez dakitenak eta A1.1 mailan (hasierako maila) hasi nahi dutenak. Mezuz adierazi behar dute ikasle-gaiek, helbide honetan: euskarabidea@navarra.es
- Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
- Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte euskaltegian edo hizkuntza eskola ofizial batean ikasle izandakoak. Mezuz adierazi behar dute hori ikaslegaiek eta gainditutako azken mailaren ziurtagiriaren kopia bidali, helbide honetara euskarabidea@navarra.es
Taldeak egin, zerrendak argitaratu eta bestelako argibideak:
- Taldeak egin: Jasotzen diren eskaeren eta baliabideen arabera sortuko dira taldeak. Lehentasunak honako hauek izanen dira:
- Aurreko ikasturtean aritu izana.
- Plazaren ezaugarriak. Ikusi bete behar den formularioa.
- Dena dela, Euskarabideak bestelako lehentasun berezi batzuk ezartzen ahalko ditu.
- Zerrendak: behin-betiko zerrendak eta taldeak Euskarabideko webgunean argitaratuko dira.
- Argibide gehiago: Euskarabidean, 848 425213 telefonoan edo euskarabidea@navarra.es postan.
Langile publikoentzako diru konpentsazioak euskara ikasteagatik
Euskarabideak antolatutako ikastaroak doan dira Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat eta Euskarabideko euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten langileek diru konpentsazioa jasotzeko aukera dute. Nafarroako Gobernuak arautuak ditu diru konpentsazioa horiek, 195/1993 Foru Dekretuan. Araudi horren arabera, euskara ikastaroa egiten duen edozein langile publikok berariazko laguntza eskatu ahalko du ikastaroa ordaintzeko. Jaso beharreko kopurua egiten duen ikastaro motaren arabera izango da.
Diru konpentsazioa eskuratzeko, euskaltegiak bermeduna izan beharko du, alegia, Nafarroako Gobernuarekin lankidetza duen euskaltegia izan beharko du.
Horiek horrela, Euskarabideari dagokio diru konpentsazioak onartzea eta ordaintzeko eskumena, aurrekontuetako kontusailetan kasuan-kasuan den kontsignazioaren barnean.
195/1993 Foru Dekretuan duzu dirulaguntzei eta ordu konpentsazioei buruzko informazio zehatza. Horretaz gain, 1311/2010 Ebazpenean, aurreko dekretuan jaso gabeko zenbait konpentsazio arautzen dira.
Diru konpentsazioa eskatu nahi duenak eredu honen arabera egin beharko du eskaera, eta dokumentu honetan aipatzen diren agiriak ekarri beharko ditu. Hori guztia egin beharko da ikastaroa bukatutakoan.