Dirulaguntzak

Euskarabidearen estatutuak onesteko 240/2023 Foru Dekretuak 3. artikuluan jasotzen ditu haren eskumenak eta eginkizunak. 

Eskumenei dagokienez, honako diosku aipaturiko dekretuak: Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari dagozkio euskararen erabilera ofizialaren araudia garatzeko ikerketa- eta aholkularitza-eskumenak, eta euskararen baliabideak planifikatu, sustatu eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

Eginkizunen gainean, berriz, besteak beste, honakoak jasotzen ditu dekretu horrek: 

  • Helduei euskara irakastera bideraturiko laguntzak kudeatu eta irakaskuntza mota hori ematen duten entitateekin lankidetza hitzarmenak proposatzea, gaur egungo eta etorkizuneko eskariari erantzuten zaiola bermatzeko.
  • Euskara bizitza sozialeko esparruetan agertu eta erabiltzeko informazio- eta sentsibilizazio-programak gauzatzea eta helburu hori bera duten entitate publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea.
  • Agerraldi kultural eta artistikoak, liburuen argitalpena, ikus-entzunezko ekoizpena eta euskaraz egiten den edo euskarari buruzkoa den zeinahi beste jarduera sustatu eta antolatzea, eta xede horretarako herritarren elkarteekin lankidetzan aritzea.
  • Euskarak Nafarroako hedabide sozial publiko eta pribatuetan izan behar duen presentzia progresiboa sustatu eta laguntza ekonomiko eta materialeko plan eta hitzarmenak prestatzea.
  • Euskararen presentzia eta erabilera informazioaren eta komunikazioaren teknologietan eta sare sozialetan sustatzeko proposamenak egin eta Nafarroan garatzeko programak martxan jartzea.
  • Esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko proposamenak egin eta Nafarroan garatzeko programak martxan jartzea.

Hortaz, urtero dirulaguntza deialdiak ateratzen ditu Euskarabideak gizarteko esparru desberdinetan euskararen alorrean eragiteko. Hona argitaratzen diren laguntza deialdiak:

Motak

Atzera