Baliabideak

Nafarroako euskalkien hiztegien bilatzaile lexikoa

18/1986 Foru Legeak, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa, bere lehenengo artikuluan ezartzen du helburutzat, besteak beste: Nafarroako euskalkiek errespetu eta babes berezia izanen dute. 

Geroztik azterlan eta publikazio asko egin dira Nafarroako euskalkien gainean. Eta egin diren lan horien ustiapena bilatzen da Nafar Hitz deituriko proiektuaren bidez. 

Oraingoz kargaturik dauden hiztegiak bost dira, baina etorkizunean Nafar hitz hiztegi bilatzailea osatzen eta aberasten joateko asmoa dago. 

Hona, Nafar Hitz osatzen oraingoz erabili diren hiztegiak:

Baztango Mintzoa
Pello Salaburu eta Maite Lakar

Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia
Orreaga Ibarra

Lizarraga Ergoieneko Euskara
Javi Navarro, Jose Navarro eta Mari Lurdes Andueza

 

Luzaideko Euskararen Hiztegia
Peio Kamino Kaminondo eta Patxi Salaberri Zaratiegi

Sakanako Hiztegi Dialektologikoa
Jose Luis Erdozia Mauleon

Izarbeibarko Hiztegia
Aitor Arana

Beheko elementuak erabiliz lexiko bilaketa orokorra egin dezakezu bost hiztegietan batera, edota zeinetan egin nahi duzun hautatu.

% zeinua erabiliz dauden termino guztien bilaketa egiten ahal duzu; halaber, hitz edo erro bat osatzeko erabiltzen ahal duzu, haren aldaera guztiak bilatu nahi dituzunean.

 

 
 
 
Hiztegi bat aukeratu