Hitzarmenak

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) eta Euskarabidearen artekoa

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) euskararen normalizazioan aritzen den erakunde publikoa da. 1991n sortu zen eta bere lan-esparruan Nafarroako 19 udalerri daude. UEMAren helburu nagusia da udalerri horietako herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein  pribatua, euskaraz egitea. UEMAko partaide izateko baldintza da udalerriko biztanleen kopuru handi bat euskalduna izatea.

Hitzarmen honen xedea da Euskarabidea- Euskararen Nafar Institutuaren eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) arteko hitzarmenaren oinarri orokorrak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean, hitzarmena sinatzen den urtean, euskararen erabilera sozialerako programak udalerrietan gauzatzeko.

Atzera