Hitzarmenak
IRAULI elkartearekin hitzarmena
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, eta Irauli Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute euskararen erabilera soziala sustatu eta zabaltzeko asmoz.
Irauli Elkarteak hitzarmen honen bidez sustatuko duen egitasmoak “Egun bat hiri buruzagian” du izena eta bere xede nagusia familia euskaldunen hizkuntza ohituretan eragitea eta euskararen erabilera soziala sustatzea izango da.
Irauli Elkartea 2025ean Iruñeko familia euskaldunen kezka eta beharretatik sortutako irabazi asmorik gabeko proiektua da. Familientzako kalitatezko euskarazko jarduerak eta zerbitzuetarako espazioa eskainiz, Iraulik transmisio sozialean eragin nahi du familiak ahaldunduz eta hizkuntza komunitatea trinkotuz.
