Dirulaguntzak

Irabazi asmorik gabeko elkarteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak

2025an Nafarroako Foru Komunitatean dauden irabazi asmorik gabeko elkarteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak emateko deialdia.

Norentzat:

Nafarroan kokaturik dauden irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko.

Bideratu den aurrekontua gehienez ere 94.000 eurokoa da.

Modalitateak:

  • 1. modalitatea: 10.000 euro. Euskarak entitatean duen egoeraren diagnostikoa egitea edo euskara-plan bat egitea.
  • 2. modalitatea: 70.000 euro. Euskara plan bat gauzatzeko aurreikusitako ekintzak kudeatzeko diru laguntza emanen da, beti ere aipatutako EME hori erreferentziatzat hartuta.
  • 3. modalitatea: 5.000 euro. Ekintza puntualak edo neurri zehatzak, aldez aurreko euskara-planik gabe.
  • 4.modalitatea: 9.000 euro. Hauetara bideratutako inbertsioak:
    • Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea.
    • Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
    • Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.

Informazio gehiago eskuratzeko, hemen sakatu.

Aurrekoak

Atzera