Dirulaguntzak
Nafarroako Foru Komunitatean euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak
2023ko deialdia
Norentzat:
Nafarroan kokaturik dauden lantokien jabe edo kudeatzaile diren Europar Batasuneko edozein estatutako pertsona juridiko pribatua.
Deskribapena:
Bideratu den aurrekontua gehienez ere 141.000 eurokoa da.
- Modalitateak:
- 1. modalitatea: 25.000 euro. Euskara Plana egitea.
- 2. modalitatea: 100.000 euro. Euskara Planaren kudeaketa 2023ean, aurretik egindako Euskara Planari lotua.
- 3. modalitatea: 10.000 euro. Ekintza edo jarduera zehatzak, Euskara Plan bati lotu gabe.
- 4. modalitatea: 6.000 euro. Hauetara bideratutako inbertsioak:
- Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortze
- Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
- Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.
Informazio gehiago eskuratzeko, hemen sakatu.
9E/2023 Foru Agindua, otsailaren 16koa, deialdia onesten duena.
41E/2023 Ebazpena, ekainaren 14koa, deialdia ebazten duena.
95E/2023 Ebazpena, abenduaren 1ekoa, laguntzak ordaintzea ebazten duena.
103E/2023 Ebazpena, abenduaren 10koa, esleitu eta justifikatu ez dituzten laguntzak ez ordaintzea ebazten duena.