Hitzarmenak
Soziolinguistika Klusterraren eta Euskarabidearen artekoa
Hitzarmenaren xedea da euskara berreskuratzen eta normalizatzen lagunduko duten azterketa eta ikerketa estatistikoak egiteko laguntzea, datu demolinguistiko eguneratuak lortzeko, Nafarroan euskararen egoera ebaluatzeko, eta errealitate soziolinguistikoaren bilakaera ezagutzeko, besteak beste. Neurketetan eta ikerketetan lortutako datuak oinarriak dira errealitate soziolinguistikora egokitutako politika bat egiteko.
2023an honako ekintza hauek lagunduko dira:
ALDAHITZ ikerketa proiektua.
Aldahitz proiektuaren oinarri teoriko-metododologikoak garatzeari lotutako lanetan parte hartzeaz gain, proiektuan integratutako metodologiak (EUSLE, ULERRIZKETA eta ULER-SAIOAK) zabaltzeko asmoz, 2023an hausnarketa bat eginen da metodologia horiek Nafarroan aplikatzea ahalbidetuko duten baldintza egokiak zeintzuk diren zehazteko.
Hausnarketa egin ondoren, eremu publikoan metodologiak aplikatzeko esperientziak abiatuko dira (foru eta toki administrazioan).
Soziolinguistika Klusterrak 2022 urtean eginiko ikerketen emaitzak zabaldu Nafarroan.
Eremu euskalduneko haurren hizkuntza-praktikak eta bizipenak izeneko ikerketari buruzko mintegi bat egitea emaitzak eta ondorioak azaltzeko, interesa duten sektoreei zuzenduta.
Euskara Kirolkide programa
Programaren xedea da haurren aisialdiari eta hizkuntza sozializazioari eragitea. Horretarako Nafarroako kirol klub batean proba pilotuen prozesua diseinatu eta abiatuko da.