Hitzarmenak
Laba Elkartearen eta Euskarabidearen artekoa
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, eta Laba Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute euskararen erabilera soziala sustatu eta zabaltzeko asmoz.
Laba Elkarteak dirulaguntza honen bidez sustatuko duen egitasmoak Euskararen Dardara du izena eta bere xede nagusia Iruñeko euskaldun komunitatea saretzea eta euskararen erabilera sozialari eragitea izango da.
Laba Elkartea 2021ean Iruñeko gazte talde batek sortutako proiektua da, batik bat euskararen inguruko jarduera ezberdin eta anitzak Nafarroako hiriburuko gazteriaren artean sustatzeko.
2025eko hitzarmena Laba Elkartearen eta Euskarabidearen artean