Langile publikoen gunea

Autoikaskuntza

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien aurrerapenak aldaketa ekarri du helduen euskalduntzera. Euskarabideak ere bere egin ditu ikaskuntza eta irakaskuntza kudeatzeko sistema berriak, eta Moodle izeneko baliabidea erabiliz honelako ikastaroak ere eskaintzen ditu: autoikaskuntza tutorizatua eta autoikaskuntza librea.

 

AUTOIKASKUNTZA TUTORIZATUA

 

Ikastaroaren ezaugarriak

 

Ikasturte osoko ikastaroa, irailetik ekainera, maila guztietan.

Ikastaro mota honetan ikasleak baliabide hauek izanen ditu eskura:

  • Unitate didaktiko bat astero Moodle plataforman eta bertan trebetasun guztiak lantzeko jarduerak eta ariketak: entzutekoak, irakurtzekoak, idaztekoak e.a.
  • Astean behin, ordu eta erdiko mintza saioa, aurrez aurre edo online, goiz edo arratsaldeko ordutegian, aukeran.
  • Irakaslea: hark bideratuko ditu asteko edukiak, zuzenketak eta mintza-saioak.

Ikastaroa hasi aurretik, Euskarabideak Moodle erabiltzen ikasteko aurrez aurreko saioak antolatzen ditu eta sartzeko pasahitzak eman.

Ikastaro bukaeran, gainditutako mailaren ziurtagiria lortzeko azterketa egiteko eskubidea du ikasleak.  

 

AUTOIKASKUNTZA LIBREA

 

Ikastaroaren ezaugarriak

 

Izena eman daiteke nahi denean, irailetik ekainera, maila guztietan.

Maila guztietako edukiak eskura daude Moodlen plataforman, ikasleak nahieran erabiltzeko.  

Nahi izanez gero, irakasle birtual baten laguntza izan dezake, idazlanak zuzentzeko.

Zer maila aukeratu jakiteko, mailaketa probak daude bertan.

 

Hona izena emateko jarraibideak:

 

 

Izena emateko jarraibideak

 

- Sisteman sartzeko

 

Euskarabideko ikasle izan bazara:

 

Izena emateko plataforman, erabiltzailearen leihoetan  idatzi zure erabiltzaile kodea (NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza. Ez baduzu gogoratzen, idatzi mezua euskarabidea@navarra.es helbidera.

 

Ikasle berria bazara:

 

eskaera orria bete behar duzu eta mezu bat jasoko duzu erabiltzailea gaitzeko.

 

- Sistemaren barruan zaudenean

 

  1. IKASTAROAK atalean sartu eta “+izena eman ikastaro gehiagotan” sakatu.
  2. Ondoren aukeratu 2022-23 Autoikaskuntza librea Euskara/ 2022-23 Autoaprendizaje libre euskera”

 

Zure eskaera aztertuko dugu eta egun gutxitan IKASTAROAK atalean ikastarorako sarbidea ikusiko duzu.