Gure zerbitzuak

Aholkularitza

Lan lerro honetan nagusiki Foru Komunitateko administrazio publikoetako hizkuntza politika aztertu eta ebaluatuko da, euskarari buruzko hizkuntza alderdien gaineko txostenak prestatuko dira eta aholkua emanen zaie Nafarroako Gobernuko Departamentuei, toki administrazioei eta Nafarroan kokaturiko estatuko administrazioari, hala eskatzen badute. Besteak beste, honakoak eginen dira: 

a) Hizkuntza politikako eskumen-esparruetan euskararen tratamendua ukitzen duten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoetako jarduketak aztertu eta ebaluatzea, eta jarduketa horien gaineko txostenak egitea.

b) Euskarari buruzko Foru Legearen eta berau garatzen duten arauen aplikazioari dagozkien araudi eta planen proposamenak egitea, bere ekimenez zein hala eskatzen zaionean.

c) Europar Batasuneko eremu urriko edo eskualdeetako hizkuntzen arloko legeen eta jarduketen gaineko txostenak aztertu eta prestatzea, bereziki, Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioari dagokionez.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuen artean koordinazio-organo moduan aritzea, haiei aholkua ematea eta haiekin elkarlanean aritzea Nafarroako Gobernuak hizkuntza plangintzan ezarritako ildo estrategikoak gauzatzeko.

e) Departamentuen proposamenak aztertzen dituzten txostenak prestatzea. Txosten horietan ezarriko da zein diren ele biko puntuak eta nola baloratuko den euskara lanpostuetan sartu eta haiek hornitzeko merezimendu-faseetan.

f) Nafarroako Gobernuko sozietate publikoei aholku eman eta haiekin lankidetzan aritzea, Euskarari buruzko Foru Legea eta berau garatzen duten arauak aplikatzeari dagokionez.

g) Udalei eta udal izaerako beste entitate publiko batzuei aholku ematea eta haiekin lankidetzan aritzea, Euskarari buruzko Foru Legea eta berau garatzen duen araudia aplikatzeari dagokionez.

h) Nafarroan den Estatuko Administrazioari aholku ematea, bi administrazioek hala adosten badute, eta Euskarari buruzko Foru Legea eta berau garatzen duten arauak aplikatzeko orduan lankidetzan aritzea.

i) Tresnak ezar daitezen bultzatzea, batetik, administrazio publikoen zerbitzuan ari diren langileek euskara errazago erabil dezaten, eta, bestetik, herritarrak administrazio horietara euskaraz errazago zuzen daitezen.

j) Herritarren hizkuntza eskubideak bermatuko dituzten zeharkako politikak sustatu eta garatzea.

k) Euskararen eta haren erabileraren gainean indarrean dagoen araudia garatzeko arau-neurriak proposatzea.

 

Hizkuntza Planen koordinazioa

103/2017 Foru Dekretuak, azaroaren 15ekoak, euskararen erabilera arautzen du Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan. 6. artikuluak, hizkuntza plangintzari buruzkoak, xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuek hizkuntza plana prestatuko dutela.

Horregatik, 2023-2027 legegintzaldiko Nafarroako Gobernuko Departamentuek, Euskarabidea-Nafarroako Euskara Institutuarekin koordinaziopean, hizkuntza-planak egin dituzte:

 

Hizkuntza Plana (2023-2027) – Ekonomia eta Ogasun Departamentua, urriaren 23ko 96/2024 Foru Aginduaz onartuta.

- Hizkuntza Plana (2023-2027) - Hezkuntza Departamentua, urriaren 15eko 100/2024 Foru Aginduaz onartua.

Hizkuntza Plana (2023-2027) - Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua, maiatzaren 13ko 40/2024 Foru Aginduaz onartua.

Hizkuntza Plana (2023-2027) - Osasun Departamentua, maiatzaren 3ko 142E/2024 Foru Aginduaz onartuta.

Hizkuntza Plana (2023-2027) - Lurralde Kohesiorako Departamentua, apirilaren 23ko 43/2024 Foru Aginduaz onartua.

- Hizkuntza Plana (2023-2027) - Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enplegu Departamentua, martxoaren 7ko 68/2024 Foru Aginduaz onartua.

-  Hizkuntza Plana (2023-2027) - Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua, martxoaren 5eko 59/2024 Foru Aginduaz onartua.

Hizkuntza Plana (2023-2027) - Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, martxoaren 1eko 48E/2024 Foru Aginduaz onartua.

-  Hizkuntza Plana (2023-2027) - Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua, martxoaren 1eko 5/2024 Foru Aginduaz onartua.

- Hizkuntza Plana (2023-2027) - Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua, martxoaren 1eko 14/2024 Foru Aginduaz onartua.

- Hizkuntza Plana (2023-2027) - Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua, otsailaren 23ko 18E/2024 Foru Aginduaz onartua.

-  Hizkuntza Plana (2023-2027) - Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua, otsailaren 21eko 7/2024 Foru Aginduaz onartua.

- Hizkuntza Plana (2023-2027) - Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua, otsailaren 7ko 13E/2024 Foru Aginduaz onartua.

 

2019-2022 legegintzaldiko Nafarroako Gobernuko Departamentuek, Euskarabidea-Nafarroako Euskara Institutuarekin koordinaziopean ere, hizkuntza-planak egin zituzten. Aurreko legegintzaldiko hizkuntza-planen ebaluazioa hemen dago ikusgai:
 

 

Atzera