Langile publikoen gunea
Ziurtagiriak
Nafar Gobernuak antolatutako ikastaroetan aritzen diren ikasleek euskara maila egiaztatzeko ziurtagiria lor dezakete ikastaroa bukatutakoan, %80ko bertaratzea izan badute.
Hala, Euskarabideko prestakuntza orokorreko ikastarotan parte hartuz gero, hasi A1 mailatik eta C1 mailaraino, Euskarabideak gainditutako mailari dagokion ziurtagiria emanen dio interesatuari. Ziurtagiri horiek Nafarroako administrazio publikoetan dute balioa, eta ez dira iraungitzen.
Euskara-probak nolakoak diren jakin nahi baduzu, hemen dituzu azterketen ezaugarriak.
Proben emaitzak hemen begiratu behar dira.
2026/2027 ikasturteko egiaztapenak:
A1 eta A2 mailak ebaluazio jarraiaren bidez egiaztatuko dira.
B1, B2 eta C1 mailak idatzizko eta ahozko proben bidez egiaztatuko dira, egutegi honen arabera:
- Trinkoaldi bakoitzaren amaieran, maila osoa amaitu duten ikasleek dagozkien probak egin ahal izango dituzte.
- Gainontzeko ikasleek (autoikaskuntzakoek, estentsibokoek eta maiatzeko trinkokoek) ikasturtearen amaieran egin ahal izango dituzte probak, data hauetan:
- Idatzizko probak (B1, B2 eta C1 mailak): ekainak 2.
- Ahozko probak:
- B1 maila: ekainak 9.
- B2 maila: ekainak 14.
- C1 maila: ekainak 18.
Berariazko ikastaroetan parte-hartze ziurtagiria
Berariazko ikastaroak eginez gero, %80ko bertaratzea izan duten ikasleei bertaratze-agiria ematen die Euskarabideak.
