Baliabideak
Mediateka
Euskarabideak aspaldi abian jarritako proiektua da Mediateka. Proiektuaren helburua da euskararen gaineko interesa duen edonoren esku paratzea Nafarroako euskalki desberdinetan ekoiztutako mota guztietako materialak, besteak beste, Nafarroako euskalkietan dauden ikus-entzunezko nahiz soinu-grabazioak eta testu idatziak.
Proiektua 2001ean hasi zen, Nafarroako Gobernuak eta Euskal Kultur Erakundeak sustatuta. Orduan ekin zitzaion Nafarroako euskalkietako zeuden material guztiak biltzeari, sailkatzeari eta edozeinen eskura paratzeari, kontsultatzeko erraza den aplikazio informatiko baten bidez.
Aplikazio horretan sartu edota hari buruz gehiago jakiteko, egin klik hemen hemen.