Hitzarmenak

Euskarabidearen eta Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatearen arteko hitzarmena

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, eta Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute euskararen erabilera soziala sustatu eta zabaltzeko asmoz.


Bortzirietako Zerbitzuetako Mankomunitateak dirulaguntza honen bidez sustatuko duen ikerlanak “Familiei zuzendutako kanpainen inguruko analisia” izena du eta bere xede nagusia familia eremuan euskara sustatzeko landu beharreko diskurtsoa aztertzea da, errealitate soziologikoa eta soziolinguistikoa aintzat hartuta. 


Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatea toki-entitate bat da eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean euskara sustatzeko zerbitzua dago. Honen barne euskararen inguruko jarduera ezberdin eta anitzak antolatzen dira, sustapena eta normalizazioa helburu.

Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Euskarabidearen arteko hitzarmena, 2026an

Atzera