Eginkizunak
240/2023 Foru Dekretuak onetsi zituen Euskarabidearen estatutuak, eta zehaztu haren eginkizunak:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoetako jarduketak aztertzea eta ebaluatzea, jarduketa horiek euskararen tratamenduari eragiten diotenean hizkuntza politikaren eskumen-esparruetan, eta jarduketa horien gaineko txostenak egitea.
b) Nafarroako Gobernuaren xedapen orokorretako proiektuen nahitaezko txostenak egitea, indarrean den hizkuntzaren alorreko legeriari egokitzeari dagokionez.
c) Euskarari buruzko Foru Legearen eta berau garatzen duten arauen aplikazioari dagozkien erregelamendu eta planen proposamenak egitea, bere ekimenez zein hala eskatzen zaionean.
d) Nafarroako Gobernuko departamentuei aholku ematea eta haiekin lankidetzan aritzea, jarduketa irizpideak proposatuz, bermatzeko betetzen direla Euskarari buruzko Foru Legea eta berau garatzen duten arauak.
e) Nafarroako Gobernuko sozietate publikoei aholku ematea eta haiekin lankidetzan aritzea, Euskarari buruzko Foru Legea eta berau garatzen duten arauak aplikatzeari dagokionez.
f) Nafarroako toki-entitateei eta udal izaerako beste entitate publiko batzuei aholku ematea eta haiekin lankidetzan aritzea, Euskarari buruzko Foru Legea eta berau garatzen duten arauak aplikatzeari dagokionez.
g) Nafarroan den Estatuko Administrazioari aholku ematea, bi administrazioek hala adosten badute, eta lankidetzan aritzea Euskarari buruzko Foru Legea eta berau garatzen duten arauak aplikatzeko orduan.
h) Euskararen Nafar Kontseiluaren jarduera koordinatzea.
i) Europar Batasuneko hizkuntza erregional edo gutxituen arloko legeen eta jarduketen gaineko txostenak aztertu eta prestatzea, bereziki, Hizkuntza Erregional edo Gutxituen Europako Gutunaren aplikazioari dagokionez.
j) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek euskara ikasteko eta hobetzeko prestakuntza antolatu eta kudeatzea, eta euskararen ezagutza egiaztatzea.
k) Euskararen ezagutza egiaztatzeko probak egitea, prestakuntzara edo hautatze prozesuetara loturik, eta egiaztagirien erregistroa mantentzea.
l) Helduei euskara irakastera bideraturiko laguntzak kudeatu eta irakaskuntza mota hori ematen duten entitateekin lankidetza hitzarmenak proposatzea, gaur egungo eta etorkizuneko eskariari erantzuten zaiola bermatzeko.
m) Nafarroako Aldizkari Ofizialaren ediziorako xedapen orokorren, administrazio ebazpenen eta gainerako egintza eta dokumentuen itzulpen ofiziala egitea.
n) Nafarroako Administrazio Publikoek eskatzen dizkioten euskara-gaztelania itzulpen lan ofizialak bi norabideetan egitea, Euskarari buruzko Foru Legeak eta berau garatzen duten arauek xedaturikoarekin bat.
ñ) Administrazio publikoei aholku ematea euskara-gaztelania zein gaztelania-euskara itzulpen ofizialen arloan.
o) Irizpideak prestatzea euskararen eta gaztelaniaren presentzia bermatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ekitaldi publikoetan, komunikazioetan eta irudi korporatiboan.
p) Terminologiaren arloan esku hartzea eta euskararen hizkuntza baliabideekin eta terminologiarekin loturiko gaietan lan egiten duten entitate publiko eta pribatuekiko lankidetza sustatzea.
q) Nafarroako Foru Komunitateko toponimiaren esparruan esku hartzea, indarra duen legeriari jarraikiz, hura eguneratu eta mantentzeko beharrezkoak diren jarduketak egitea eta haiek erabiltzeko irizpideen proposamena egitea.
r) Euskaltzaindiarekiko akordio proposamenak prestatzea eta horien izenpetzea kudeatzea, baita akordio horien ondoriozko jarduketen jarraipena egitea ere.
s) Nafarroako euskalkiak zaindu, garatu eta hedatzeko jarduketa planak onestea.
t) Euskarak Nafarroan duen errealitate soziolinguistikoaren gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak proposatu, koordinatu, egin eta zabaltzea, ebaluazio-sistemak eta adierazleak ezartzea eta, hala behar denean, beste erakunde edo entitate batzuek garatutako proiektuetan lankidetzan aritzea.
u) Euskara sustatu eta erabiltzeko Plan Estrategikoaren proposamena egitea eta beroni jarraipena egiteko, ebaluatu eta eguneratzeko nahitaezkoak diren azterlan eta ikerketak egitea.
v) Euskararen presentzia bultzatzea Foru Komunitateak kanpoan hedatzeko egiten dituen kanpainetan.
w) Hizkuntza aniztasuna zaintzen duten foro, sare eta erakunde jakinetako parte-hartzea kudeatzea.
x) Hizkuntza politikaren alorrean eskumenak dituzten erakundeekiko harremanak koordinatzea.
y) Foru Komunitatetik kanpo bizi diren euskaldunen beste talde batzuekin harremanak sustatzea.
z) Euskara bizitza sozialeko esparruetan agertu eta erabiltzeko informazio- eta sentsibilizazio-programak gauzatzea eta helburu hori bera duten entitate publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea.
aa) Herritarren hizkuntza eskubideak bermatuko dituzten zeharkako politikak sustatu eta garatzea.
ab) Herritarrei hizkuntza eskubideen berri ematea.
ac) Euskarazko edo euskarari buruzko zeinahi jarduera sustatzea eta antolatzea, barnean direla agerraldi kultural eta artistikoak, liburuen argitalpenak eta ikus-entzunezko ekoizpenak, eta herritarren elkarteekin lankidetzan aritzea xede horretarako.
ad) Euskarak Nafarroako hedabide sozial publiko eta pribatuetan izan behar duen presentzia progresiboa sustatu eta laguntza ekonomiko eta materialeko plan eta hitzarmenak prestatzea.
ae) Euskararen presentzia eta erabilera informazioaren eta komunikazioaren teknologietan eta sare sozialetan sustatzeko proposamenak egitea eta Nafarroan garatzeko programak martxan jartzea.
af) Esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko proposamenak egitea eta Nafarroan garatzeko programak martxan jartzea.
ag) Indarra duten xedapenek esleitutako edo agindutako gainerako eginkizunak.