Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna

Eurogutuna

Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna 1992ko ekainaren 25ean onetsi zen, Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak konbentzio-izaera eman zion, eta urte horretako azaroaren 5ean hamaika estatu kidek sinatu zuten, Espainiakoak, besteak beste, zeinak 2001eko apirilaren 9an berretsi baitzuen.

Geroztik, 2001eko abuztuaren bataz geroztik, indarrean dago eurogutuna estatuan; izan ere, estatu bakoitzak, bere barnean Europako gutuna aplikatzeko betebeharra baitauka.

Beraz, Nafarroan ere indarrean dugu “eurogutuna” Europa mailan nazioarteko tresna juridiko bakartzat har dezakeguna.

Eurogutunaren edukia eskuratzeko, klikatu hemen berean: Europako Gutuna 

Europako Gutunaren ebaluazioa

Eurogutunak IV. atalean aplikazioaren jarraipena arautzen du. Hitzarmena berresten duten estatuek txostena aurkeztu behar dute Euroitunak indarra hartu eta urtebetera. Handik aurrera, txostena hiru urtetan behin egin behar dute. Txosten horiek Europako Kontseiluaren Adituen Batzordeak aztertu eta ebaluatzen ditu. Adituek tokian tokiko informazioa ere bil dezakete bisitetan eta behar bezala legeztaturik dauden elkarteek emandako txostenetatik. Horrekin guztiarekin Adituen Batzordeak bere txostena moldatzen du eta gomendioen proposamena egiten du Ministroen Batzordeak onar ditzan.

Azkenik, txostenak argitaratzen dira Europako Kontseiluaren webgunean, zeinetan Euroitunaren jarraipen prozesu osoa bilduta dago, estatuz estatu. Hona hemen webgunera joateko esteka: Europako Kontseiluaren webgunea

Orrialde horretan kontsulta daitezke bai Espainiak bidalitako txostenak, bai Europako Kontseiluak egindako ebaluazio-txostenak. Europako Kontseiluari 2023ko abuztuaren 3an bidalitako azken txostenari dagokionez, Nafarroako Gobernuak, aurretik Espainiako Gobernuari honako txosten hau bidali zion, 2017-2021 aldiari dagokiona: Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, VI. Aldizkako Txostena (2017-2021).