Aurkezpena
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuari atxikitako erakunde autonomoa da.
Azaroaren 15eko 240/2023 Foru Dekretuak onesten ditu Euskarabidearen estatutuak, eta bertan zehazten dira erakunde horren zereginak eta egitura organikoa.
Besteak beste, Euskarabideak honako zereginak ditu: euskararen erabilera ofizialaren arautegia garatzeko ikerketa- eta aholkularitza-eskumenak, eta euskararen baliabideak planifikatzea, sustatzea eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean.
Bestalde, bi organoren bidez zuzenduta dago: zuzendari-kudeatzailea eta gobernu kontseilua.