Dirulaguntzak

Nafarroako Foru Komunitatean euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak

2022ko deialdia

Norentzat:

Nafarroan kokaturik dauden lantokien jabe edo kudeatzaile diren Europar Batasuneko edozein estatutako pertsona fisikoa zein juridiko pribatua.

Deskribapena:

Bideratu den aurrekontua gehienez ere 222.000 eurokoa da.

  • Modalitateak:
    • 1. modalitatea: 34.000 euro. Lehenengo Euskara Plana egitea.
    • 2. modalitatea: 166.000 euro. Euskara Planaren kudeaketa 2021ean, aurretik egindako Euskara Planari lotua.
    • 3. modalitatea: 10.000 euro. Ekintza edo jarduera zehatzak, Euskara Plan bati lotu gabe.
    • 4. modalitatea: 12.000 euro. Hauetara bideratutako inbertsioak: 
      • Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzeko.
      • Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
      • Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.

 

18E/2022 Ebazpena, maiatzaren 31koa, deialdia ebazten duena.

61E/2022 Ebazpena, azaroaren 17koa, deialdiaren ordainketa ebazten duena.

Atzera