Hitzarmenak

Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren artekoa: Hiruko Ituna

2017ko uztailean, Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak berariazko lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten, euskararen sustapenerako. Hitzarmen honek lau urteko iraunaldia du, 2017-2021, eta honen balorazio positiboa egin ondoren eta hiru aldeek lankidetzan jarraitzeko erakutsi duten interesa kontuan hartuta, hitzarmena berritzea erabaki dute. Hala, 2021eko urrian hitzarmen berria sinatu dute, 2021-2025 iraunaldia izanen duena.

Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak berariazko lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten euskararen sustapenerako. Akordio horretan lankidetza teknikoko bost esparru ezarri dira:

  • Helduendako euskararen hezkuntza eta irakaskuntza.
  • Hizkuntza-gaitasun mailak ebaluatzeko probak eta sistemak, eta hirurek emandako tituluak elkarri aintzatestea.
  • Aisialdi-jarduerak eta trukeak sustapena euskararen erabilera bultzatzeko. Halaber, ingurune digitaleko informazio trukaketa.
  • Euskararen eta gogoeta-eremuen sustapena gogoeta egiteko eta ezagutzak partekatzeko eremuen sorrera.
  • Ikerketa soziolinguistikoen barnean lortutako eta bildutako datuak bateratzea.

Hemen ikus daitezke Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak sinaturiko hitzarmenak:

Horretaz gain, urtero zehaztapen gehiago adosten dituzte eta urteko jarduera planean bildu:

Atzera