Gure zerbitzuak
303/2019 Foru Dekretuko ezarri zituen Euskarabidearen estatutuak, eta 3. artikuluak eginkizunak. Besteak beste, honako hauek nabarmendu daitezke:
- Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek euskara ikasteko eta hobetzeko prestakuntza antolatzea eta kudeatzea eta euskararen ezagutza egiaztatzea.
- Euskararen ezagutza egiaztatzeko probak egitea, prestakuntzara edo hautatze prozesuetara loturik, eta egiaztagirien erregistroa mantentzea.
- Nafarroako Aldizkari Ofizialaren euskarazko ediziorako xedapen orokorren, administrazio ebazpenen eta gainerako ekintza eta dokumentuen itzulpen ofiziala egitea.
- Nafarroako Administrazio Publikoek eskatzen dizkioten euskara-gaztelania itzulpen lan ofizialak bi norabideetan egitea, Euskarari buruzko Foru Legeak eta berau garatzen duten arauek xedaturikoarekin bat.
- Administrazio Publikoei aholkua ematea euskara-gaztelania zein gaztelania-euskara itzulpen ofizialen arloan.
Horren guztiaren ondorioz, Euskarabideak zerbitzu zenbait eskaini behar dizkie Nafarroako administrazioetako unitateei, berdin euskararen ezagutzaren gainean, nola itzulpenen esparruan.