Euskararen Nafar Kontseilua

Kontseiluaren osaera

  • Kontseiluburua: hizkuntza politikaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilaria.
  • Kontseiluburuordea: Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Kontseiluko kideak honako hauek izanen dira:

  • Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.
  • Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia.
  • Kontseiluburuak izendaturiko zuzendari nagusi bat, esparru hauetako batekoa: hezkuntza, toki administrazioa, lehendakaritza eta gobernu irekia, edo funtzio publikoa.
  • Nafarroako Parlamentuak proposatutako bost kide.
  • Erakunde eta entitate hauetako bakoitzeko ordezkari bat, nork berea:
  • Euskaltzaindia,
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa,
  • Nafarroako Unibertsitatea,
  • Eusko Ikaskuntza,
  • Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa,
  • Nafarroako Gazteriaren Kontseilua,
  • Nafarroako Ikastolen Elkartea,
  • Nafarroako Kazetarien Elkargoa.
  • Beren estatutuetan euskara sustatzea helburu modura duten kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek proposatutako zazpi kide.
  • Euskararen eta euskal kulturaren eremuan izen ona duten pertsonen artetik izendatutako hamar kide.

 

Atzera