Euskarabidea
Hitzarmenak
Azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretuak onetsi zituen Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak, eta 3. artikuluan ezarri haren eskumen eta eginkizunak. Hona: Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari dagozkio euskararen erabilera ofizialaren araudia garatzeko ikerketa- eta aholkularitza-eskumenak, eta euskararen baliabideak planifikatu, sustatu eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean.
Hala, besteak beste, eskumen horiek garatzeko, eginkizun hauek ditu Euskarabideak:
- Euskaltzaindiarekiko akordio proposamena prestatzea eta haien izenpetzea kudeatzea, baita akordio horien ondoriozko jarduketen jarraipena egitea ere.
- Euskarak Nafarroan duen errealitate soziolinguistikoaren gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak proposatu, koordinatu eta egitea, ebaluazio-sistemak eta adierazleak ezartzea eta, hala behar denean, beste erakunde edo entitate batzuek garatutako proiektuetan lankidetzan aritzea.
- Hizkuntza aniztasuna zaintzen duten foro, sare eta erakunde jakinetako parte-hartzea kudeatzea.
-Hizkuntza politikaren alorrean eskumenak dituzten erakundeekiko harremanak koordinatzea.
Horren guztiaren ondorioz, Euskarabideak hitzarmenak egiten ditu urtero Euskaltzaindiaren, Eusko Ikaskuntzarekin, euskara sustatzen duten beste erkidegoetako instituzioekin edo euskararen arlo horretan diharduten erakundeekin eta elkarteekin.