Hitzarmenak

Nafarroako Bertsozaleen Elkartearen eta Euskarabidearen artean

Nafarroako Bertsozaleen Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea,  ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez, eta Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak sinaturiko hitzarmenaren xedea da bertsolaritzarekin lotutako gai zehatz bat aztergai izanen duen ikerketa lan bat egitea.

Hitzarmena Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren eta Nafarroako Bertsozaleen elkartearen artean 2024ko Nafarroako bertsolaritzaren ikerketa garatzeko

Hitzarmena Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren eta Nafarroako Bertsozaleen Elkartearen artean 2022ko Nafarroako bertsolaritzaren ikerketa garatzeko.

Atzera