Albisteak

Nafarroako Gobernuaren eta Xaloa Kultur Elkartearen arteko lankidetza

2012-05-15

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, kontratu bat sinatu du Xaloa Kultur Elkartearekin.

Nafarroako Gobernuak urteak daramatza euskaraz egindako elkarrizketen soinu grabazioak jasotzen. 2010ean Nafarroako Euskararen Mediateka aurkeztu zuen Euskarabideak. Haren bidez, Nafarroan dauden euskalkiei errespetu eta babes berezia emateko helburua bete nahi da. Mediatekarekin urrats bat harago joan da; lehen audio grabazioak erabiltzen baziren, orain ikus-entzunezko grabazioetara pasatu da.


Nafarroako Gobernuaren Mediatekaren funtsen artean, besteak beste, Baztango euskararen grabazioak daude. Bi erakundeen lankidetzak euskalki horri arreta berezia ematea du xede eta, horretarako, Xaloa Kultur Elkartearen jabetzako materiala eskuratuz Mediatekaren funtsak gehitzea.


Xaloak Elizondon du egoitza eta ikus-entzunezko artxibo zabala du, balio handia duena Baztanen hitz egiten diren euskalkiak babesteko. Artxiboetan agertzen diren pertsona gehienak baztaneraz mintzatzen dira.

Sinatu den kontratuaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da.
 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora