Albisteak
Nafarroako Gobernuak toponimoak kategorizatzeko lanei ekin die INSPIRE Europar Zuzentarauari egokitzeko
Euskarabideak esleiturik dauka Foru Komunitateko toponimoen gainean indarra duen legeriaren arabera ekiteko eginkizuna.
Erakunde autonomo honek 2012. urterako bi lan ildo ezarri ditu, batetik Europar Batasuneko INSPIRE (Infraestructure for Spatial Information in Europe) Zuzentarauan –zuzentarau horrek Europan informazio espazialerako azpiegitura sortu nahi du– eta zuzentarau horren Espainiarako transposizio legeak, LISIGE izenekoak, ezarritako beharkizunak betetzeko, eta bestetik, informazio geografikoaren kalitatea hobetzeko, hura mantenduko dela ziurtatzeko eta denentzako eskuragarriagoa egiteko:
a) TRACASA enpresa publikoari agindu dio toponimia datuak eguneratzeko eta mantentzeko tresna informatikoak berrikusteko, eguneratzeko eta osatzeko lanak egin ditzala 2012rako, gorago aipatutako europar zuzentarauari egokitzearren. Agindu honen zenbateko osoa 5.981,96 eurokoa da.
b) Kontratu bat sinatu du Marque 21 S.L.U.-rekin Nafarroako toponimoak kategorizatzeko, haien garrantziaren arabera kodetzeko eta kartografiako ohiko eskaletara egokitzeko.
Lana hiru fase hauetan eginen da: hegoaldea, erdialdea eta iparraldea.
Toponimiako datu-basetik abiaturik, toponimo bakoitza hautatuko da (Nafarroan 110.000 toponimo daude). Irizpideak ondokoak izanen dira:
1: 850.000 eskala. Soilik herri nagusiak (udalerri-buruak) eta elementu geografikoak, hots, ibai nagusiak eta mendilerroak.
1: 400.000 eskala. Soilik herriak eta elementu geografikoak, hots, ibai nagusiak eta mendilerroak.
1: 200.000 eskala. Udalerri bakoitzean erabilitako toponimoen aukeraketa.
1: 100.000 eskala eta 1: 50.000 eskala. Altitude-kotak, ur-ibilgu iraunkorrak edo sakan kartografikoak, eraikuntzak eta erabileragatik, hedapenagatik edo interesagatik garrantzi berezikoak diren paraje izenak.
1: 25.000 eskala. Erabiltzen diren toponimoak lehenetsiko dira, herri batean baino gehiagotan erabiltzeaz gainera altuerak, ur-ibilguak, edozein motatako eraikuntzak eta bideak adierazten badituzte.
1: 10.000 eskala. 1: 5.000 eskalako toponimo guztiak.
1: 5.000 eskala. Toponimo guztiak.
1: 1.000 eskala. Toponimo guztiak.
Lana, ikusi ahal izateko, 1: 50.000 eta 1: 25.000 eskaletan eginen da.
2012rako aurrekontua 16.250 eurokoa da, BEZa barne.