Albisteak
Nafarroako Gobernuak Euskararen Nafar Kontseiluaren hamasei kideren izendapena onartu du
Euskarari lotutako Foru Komunitateko kontsulta eta partaidetzako organoa da
Nafarroako Gobernuak Euskararen Nafar Kontseiluaren hamasei kideren izendapena onartu du gaurko bilkuran. Kontseilu hori hizkuntz horri lotutako gaietarako Foru Komunitatearen kontsulta eta partaidetzarako organoa da.
Zehazki, lau urteko agintaldi baterako izendatu dira: José Pablo Sotes Ruiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkari; Luis Echarri Prim, Nafarroako Unibertsitateko ordezkari; Andrés Iñigo Ariztegui, Euskaltzaindiaren ordezkari; Mikel Aramburu Zudaire, Eusko Ikaskuntzako ordezkari; Enrique Maya Miranda, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko ordezkari; Pello Mariñelarena Martínez, Nafarroako Ikastolen Federazioko ordezkari; eta Gabriel Imbuluzqueta Alcasena, Nafarroako Prentsa Elkarteko ordezkari.
Gainera, bi urterako izendatu dira ere, Ikastari Kultur Elkarteko José Ramón Olano Echave eta Nafarroako Topaguneko Oscar Zapata Solano, euskararen sustapena xedetzat duten kultur elkarte edo gizarte-ekimenetako ordezkaritzan.
Azkenik, lau urterako izendatu dira euskararen nahiz euskal kulturaren alorrean ospe handia duten zazpi pertsona: Asier Barandiaran Amarika unibertsitateko irakaslea, Toponimian espezializatutako filologo Mikel Belasko Ortega, unibertsitateko irakasle Orreaga Ibarra Murillo; unibertsitateko irakasle María del Mar Larraza Micheltorena; Patziku Perurena Loiarte idazlea; Lizarra ikastolako zuzendari Josu Reparaz Leiza; eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko zuzendari Garbiñe Urreizti Lezertua.
Gogoratu behar da Euskararen Nafar Kontseiluaren buru Hezkuntza kontseilari José Iribas izango dela, eta beste sei kidek osatuko dutela; haietatik bost Nafarroako Gobernuaren ordezkariak dira eta beste bat Euskaltzaindikoa.
Kontsulta-organoaren funtzioak honako hauek dira: hizkuntz normalizazioari buruzko plan orokorren eta arauzko proiektuen berri ematea, onartu aurretik; hizkuntz plangintza eta normalizazioari buruz Nafarroako Gobernuak egindako gaien inguruan bere iritzia ematea; eta euskararen erabilera eta sustapenari dagokionez, Gobernuari proposamenak egitea.