Albisteak

Euskarabideak “sakana Euskara bidean” izeneko dokumentala aurkeztu zuen

2013-07-01

Euskabidearen dokumentalak jasotzen ditu eskualdekoa ekaren aldaerak eta haien bilakaera.

Aurreko ostegunean hilaren 27an aurkeztu zen Arbizun, herriko festen arrimuan, Sakana euskara bidean dokumentala, 20 elkarrizketa etnografikoz eskualdeko euskalkiak jasotzen dituztenak.


2011 eta 2012an egin ziren eskualdeko hainbat herriren eta hainbat belaunalditako 22 biztanleri, hizkeraren bilakaera erakusteko asmotan. Nolaz gain garrantzitsua zen ere Zer kontatzen zuten, zein dokumentalak jasotzen ditu gaika antolaturiko testigantzak, aurreko mendeko zati handienaren bizimodua erakusten dutenak. Gaiak familia, haurtzaroa, gaztaroa dira, baita azpimarratzekoak diren hezkuntza, jokuak eta euskara ere.


35minutuko dokumentala, Labrit Multimediak egin du. Euskarabideak editatzen dien hirugarren dokumentala da.

Lehenengoa izan zen Garaioatik Iragira, euskara bidean, Aezkoa, Orreaga, Erro eta Esteribarko testigantzak jasotzen zituena,. Bigarrena Leitzaldea euskara bidean, Arano, Areso, Goizueta eta Leitzan egindako elkarrizketek osatua. Hirurak daude salgai aleko 10 eurotan, Labrit Multimediako bulegoetan, Juan de Labrit 29 2. Tel (+34)948210103, e-mail: labrit@labrit.net


Aurreneko 2 dokumentalen testigantzak ikusten ahal dira ere Euskarabideko Mediatekan, aurkeztutako azken produkzioa saretzea beranduago iritsiko da.
Elkarrizketatuak Sakanako hainbat herritakoak dira: Altsasuko Santi Zelaia Urrestarazu;Arbizuko Mª Josefa Razkin Maiza eta Rufi Berastegi Razkin; Arruazuko Sole eta Mª Ángeles Ganboa eta Aritz Satrustegi Ganboa; Bakaikuko Miguel Ondarra Fernández; Ergoienako, Tiburcio eta Tomasa Marín, Aitor Navarro Aristorena eta Aitor Mozo Mayo; Lizarragabengoko Jacinto Garmendia Agirre eta Patxi Flores Lazkoz; Irañetako Pedro Ganboa Uharte; Iturmendiko Fermín Gabirondo Agirre eta Victoriano Gabirondo Lanz; Lakuntzako Rosa Andueza Razkin eta Estibaliz Ruiz Razkin; Uharte Arakilgo José Luis Uharte Ansa; Urdiaingo Honorata Zubiria Ostiza eta Mª Elena Irigoyen Echavarri eta Etxarri Aranatzeko Patxi Maiza Barandalla.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora