Albisteak

Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuak haurrei zuzendutako Mattin eta Kattalin webgunea sortu du

2021-02-05

Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuak haurrei zuzendutako Mattin eta Kattalin webgunea sortu du

Mattinetakattalin.eus bideo laburrez osatutako webgune bat da, haurrei ahozko ondare inmateriala modu erakargarrian transmititzea helburu duena. Horretarako, 8-10 minutuko iraupena duten bost bideo sortu dira eta hauetan bi pertsonaiek parte hartzen dute: Mattinek eta Kattalinek. Zenbait pasarte antzezten dituzte, oso modu dibertigarri eta entretenigarrian, tartean kantak, esaera zaharrak, ipuinak, zotz egitekoak, asmakizunak… sartuz. Hauek guztiak mediatekako testigantzetatik hartutakoak dira, ondaretik jaso eta XXI. mendera ekarriak.
Webgunea etxeko txikienei zuzendua denez, plataforma oso intuitiboa, bisuala eta haiek bakarrik erabiltzeko modukoa da. Guraso edo helduei zuzendutako atal bat ere badu, eta bertan mediatekako jatorrizko bideoetara lotura zuzena egiten da. Horrez gain, pieza hauen letrak ikusi eta deskargatzen ahal dira, erraz ikasteko.
Proiektu honetan Euskokultur fundazioak, Iametzak eta Katubik parte hartu dute. 

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora