Albisteak

Aste honetako toponimoa

2012-05-25

 

SUMUTSUKO BORDA

 

 

Udalerria.- Erratzu (Baztan)
 
DOK.- sumusua (1645, AGN ESTAD LG.2 C.19); sumussua, la casa de (1726, AGN ESTAD LG.5 C.5); sumusua (1817, AGN ESTAD LG.11 C.42); sumusua, borda de (1860, NN).
 
OHARRAK.- Dirudienez, jasota dagoen bezala, 1797an Bidarraiko lapur batzuek Aralarko San Migel Excelsisen irudia ostu zuten. Frantziarako ihesaldian, gaizkileak Baztanen aurkitu zituzten, Alduides herrian atxilotu bazituzten ere. Hala ere, ez zeramaten beraiekin lapurtutako irudia, Baztango leku batean ezkutatu zutelako, “Aingeruaren irudiarekin Frantziako muga pasatzea indar misteriotsu batek eragotzi zien, eta guztiz inguratuta zituzten herritar taldeen eskutan ez erortzeko eta bizia salbatzeko, jatorrizko herrialdean ezkutatzea erabaki zuten”. Lekua Urbakura zen, Sumutsuko bordaren ondoan. Atxilotuetako hiru Iruñeko Prado de San Roquen urkatu zituzten 1800ean (AYU)
 
Sitnaren lotura: sitna.navarra.es/navegar/toponimo.aspx

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora