Albisteak

Aste honetako toponimoa

2012-09-25

AKITURRAIN

Udalerria.- Uterga

Dok.- aquitorrain (1710, PR OBA C.69 Nº28); aquiturnain (1854, FLV Nº24); aquiturrain (1893, CAT); aquiturriain (1893, CAT); aquitarrain (1981, I.G.N-25 141-3)
Izenaren azalpena.- -ain bukaerari dagokionez Mikel Belaskok (DEN) dio: “Nafarroako herrien izenetan maiz azaltzen den atzizkia. Jatorriari buruz bateratasunik ez badago ere, latindar jatorri edo bertako antroponimoei (pertsona izenak –ondarearen antzinako jabea-) laguntzen dien atzizkia dela onartzen da. Toponimo hau bera Goñi eta Ezkabarten ere bada.
Oharrak.- Bada kontakizun bitxi eta irudimentsua toki honen etimologiaren gainean. XIII. mende liskartsuan, agindupetik aldenduta zebiltzala, hainbat soldadu frantziarrek Iltzarbeibarrean -Erreniegaren magalean-  kanpatuta zeuden gaztelarrak ikusi zituzten. Hauek ezin izan zuten mendilerroa zeharkatu frantziarrek galarazi zietelako eta alde egin zuten “A Dios, a Dios” esanez, kanpalekua altxatuta beren lurraldera itzuli ziren. Baina zaldun nafar batzuk zonalde hori behatzen ari ziren Erreniega gainetik eta gaztelarren atzeguardia xaxatzen hasi ziren. Zaldun gaztelar batzuek ausardia izan zuten itzuli eta nafarrei ekiteko. Hauek hori ikustean gaztelarren kontra oldartu ziren esanez: “¿Aquí tornáis? eta gaztelarren sarraskia egin zuten (J.M. Jimeno Jurío. Leyendas del camino de Santiago. En NTCP, nº60)
 
Toponimia fitxa.- toponimianavarra.tracasa.es/ficha.aspx

facebook
0
twitter

Atzera
Gora