Dirulaguntzak
Irabazi asmorik gabeko elkarteetan 2024an euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak
Irabazi asmorik gabeko elkarteetan 2023an euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak
2023an Nafarroako Foru Komunitatean dauden irabazi asmorik gabeko elkarteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak emateko deialdia.
Norentzat: Nafarroan kokaturik dauden irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko.
Bideratu den aurrekontua gehienez ere 96.000 eurokoa da.
Modalitateak:
- 1. modalitatea: Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) oinarritutako euskara plana egitea. 10.000 euro.
- 2. modalitatea: 2023an euskara plan bat gauzatzeko aurreikusitako ekintzak kudeatzeko diru laguntza emanen da, beti ere aipatutako EME hori erreferentziatzat hartuta. 75.000 euro.
- 3. modalitatea: EMEren proposamenen artean hautatutako ekintza puntualak, entitatean euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko beharrezkotzat jotzen direnak, Euskara Plan bati lotu gabe. 5.000 euro.
- 4.modalitatea: Hauetara bideratutako inbertsioak:6.000 euro.
- Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea
- Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
- Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak
Informazio gehiago eskuratzeko, hemen sakatu.
- 13E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena: "Laguntzak, irabazi-asmorik gabeko entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera eta presentzia sustatzen dituzten hizkuntza planak eta ekintza solteak prestatu/ezartzeko eta eduki digitalak egokitzeko"
- 38E/2023 Ebazpena, deialdia ebazten duena.
- 106E/2023 Ebazpena, deialdiaren ordainketa ebazten duena.
- 96E/2023 Ebazpena, ordainketa ez egiteko agintzen duena.