Dirulaguntzak
Euskara ikasteko helduentzako norbanakoen laguntzak
2024-2025EKO DEIALDIA
Norentzat:
Nafarroan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonentzat, euskaltegietan eta gizarte-ekimeneko zentroetan euskara ikasteko.
- Salbuespenak:
- Hizkuntza eskola ofizialetan, Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietan ari diren ikasleak.
- Euskarazko ikastaroak egiten dituzten Nafarroak Gobernuko langileak, berariazko laguntzak dituzte-eta (ikusi azken paragrafoa).
Ikastaro motak:
Estentsiboak, trinkoak, barnetegiak, autoikaskuntza tutorizatua eta berariazko ikastaroak.
Modalitateak (ikastaroaren hasiera eta bukaera kontuan hartuta):
- A modalitatea: laguntzak emanen dira 2024ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 25era bitarte hasten diren ikastaroetarako. Ikastaroak, edonola ere, amaituta egon beharko dira 2024ko irailaren 30ean.
- B modalitatea: laguntzak emanen dira 2024ko abuztuaren 26tik abenduaren 2ra bitarte hasten diren ikastaroetarako. Ikastaroak, edonola ere, amaituta egon beharko dira 2025eko ekainaren 30ean.
Ikasleen konpromisoa:
Ikastaroaren %80ko bertaratzea eduki behar da, gutxienez, laguntza kobratzeko.
Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza horri buruzko argibide gehiago izateko sakatu hemen
Helduen euskalduntzeari buruzko bestelako laguntzei buruz jakin nahi baduzu sakatu hemen
Euskaltegiei buruzko informazioa nahi izanez gero zoaz webgune honetara
45E/2024 Foru Agindua, apirilaren 19koa, euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duena 2024 urtean eta 2025eko lehen seihilekoan