Euskara Nafarroan
Hizkuntza erabileraren kale-neurketak
1989. urtean hasi ziren hizkuntzen erabileraren kale-neurketak egiten. 2021ean egin zen azkenekoa, ikerketa horren zortzigarren edizioa. Kale-Neurketak hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du, kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Datu-bilketa zabalak aukera ematen du Euskal Herri mailako, lurraldeetako eta hiriburuetako emaitzak ezagutzeko; baita adinaren, sexuaren eta haurren presentziaren eragina aztertzeko ere.