Argitalpenak

Sakanako euskara. Burundako hizkera

  • Izenburua: Sakanako euskara. Burundako hizkera
  • Egilea: Koldo Zuazo Zelaieta
  • Mota: Euskalkien gaineko argitalpenak
  • Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua
  • Data: 2010
  • Salneurria: 14 euro
  • Orriak: 227
Erosi
 

Azalpena

Lan honetan, lehenengo eta behin, Burunda ingurura hurbilketa egiten da. Inguru horretan udalerri hauek daude: Altsasu, Bakaiku, Iturmendi, Olatzagutia, Urdiain eta Ziordia. Jarraian, ibarreko hizkeraren ezaugarriak azaltzen dira. Horretarako, fonologia, morfologia eta sintaxia aztertzen dira eta, amaitzeko, analisi dialektologikoa egiten da.
Euskarabideak eta Euskaltzaindiak sustatutako Mendaur bildumaren zortzigarren zenbakia da. Bilduma horretan, Foru Komunitateko euskararekin lotutako lanak argitaratzen dira.
 

Koldo Zuazo Zelaieta Eibarren jaio zen 1956an eta dialektologiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskararen alderdi desberdinak aztertzen dituzten zenbait artikulu eta liburu argitaratu ditu. Bereziki aipagarriak dira 1997an euskalkiak sailkatzeko egindako ekarpena eta mapa. Gaur egun ere lan hori egiten jarraitzen du. 

Hona hemen Mendaur bilduman argitaratutako beste liburu batzuk: “Jose Maria Satrustegi: ereile eta lekuko”, Andres Iñigorena; “Baztango mintzoa: gramatika eta hiztegia”, Pello Salaburu eta Maite Lakarrena; “Luzaideko Euskararen Hiztegia”, Peio Kamino eta Patxi Salaberri Zaratiegirena; “Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia”, Orreaga Ibarra Murillorena; “Erronkari eta Ansoko toponimiaz”, Juan Karlos Lopez-Mugartzarena; eta “Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa”, Edu Zelaietarena. 
 

Horrez gain, aurten Perpetua Saraguetak idatzitako gutunen azterketa argitaratzea aurreikusita dago, Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak 2010erako oraintsu sinatutako hitzarmenaren arabera. 

 

Atzera