Euskarabideak “Itzuli bai, baina ez naiz itzultzailea” izeneko ikastaro teknikoa antolatu du datorren maiatzean egiteko. Osotara 20 ordu iraunen duen ikastaro honetan, hainbat teknika ikasiko dira oinarrizko itzulpenak egiteko.
Hauek dira azken hamabostaldian Albistegunen, hau da, komunikabideentzako dokumentu biltegian, kargatu ditugun dokumentuok, zerrenda audio eta, noiz behika, bideo artxiboek osatzen dute, azken hauek hilabeteko maiztasunez.
Apirilaren 4tik 29ra B2 eta C1eko ikastaro trinkoak emanen dira Euskarabidean. Begira ezazu ea onartuta zauden.
Euskararen Kontseiluak aho batez adierazi du eremu-ez euskaldunean D ereduko 3 urteko ikasgelak irekitzeko gutxieneko 8 ikasleko ratioaren aldeko jarrera
2016-2017 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzan izena aurrez emateko epea irekia egonen da otsailaren 15etik (astelehena) otsailaren 19ko 14:00ak arte (ostirala).
Europako Kontseiluaren Adituen Batzordeak laugarrenez aztertu du zenbateraino betetzen duten Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek Erregioetako edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Gutuna. Urtarrilaren 21ean argitaratu zen azterketa horri dagokion ebaluazio-txostena, eta, txostenarekin batera, gomendioak ere plazaratu ziren; gomendiook urtarrilaren 20an onetsi zituen Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak.
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Frantziako entitateek ere parte hartuko dute programan, helburu izanik jakitea zein den euskararen errealitate soziala hiru lurraldeetan.