Albisteak
XIMUR musikala
Jaso Fundazioak Ximur musikala aurkeztuko digu, Alzheimer gaixotasunaren gorabeherak ezagutarazteko
Urtero bezala, aurten ere Jaso Fundazioak ikasleekin eginiko musikala aurkeztuko digu Nafarroan, Euskarabideak lagunduriko proiektua. Aurtengoak Ximur izena du, alzheimer gaixotasunaren gorabeherak jorratzen dituena. Hona hemen Nafarroan izanen diren saioak:
- Urriak 8, Tuterako Konstituzio Plazan: 11:00/18:00
- Urriak 22, Baluarteko Sala Handia: 11:00/19:00
Bertaratzeko baldintzak
Tuteran sarrera librea izanen da.
Iruñean, Baluarten, sarrerak 12 euro balio ditu. Baina gazte-txartelarekin, 7 euro ordainduko da ikuskizuna (200 sarrera egonen dira deskontu bidez erosteko).
Sinopsia
Alzheimerraren sintomak nabaritzen hasten den pailazoa da istorio honen protagonista. Bere pailazo hirukotearekin bizitza artistikoaren azken egunek gaixotasunari lekua nola uzten dioten kontatzen digu, bere kontrolpetik at dauden arazoei aurre egiteko beharra duelarik.
Istorio honek bi helburu argi ditu:
1. Gure nagusiekin izan beharreko errespetua erakutsi nahi da, gizartean duten baliagarritasuna aldarrikatuz
2. Alzheimer gaixotasunaren sintomatologia ezagutzera eman nahi da.
Promoziorako egindako bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=0MLmaSXGZZ8
Ikuskizunaren trailerra
https://www.youtube.com/watch?v=PDzl69CGYYU