Albisteak
Tadeo Bielari Omenaldia
2013-11-15
Irailaren 14an, Baztanen bildu zen Biela familia osoa Tadeo Bielari omenaldia egiteko.
Tadeo Biela Elizondoko Dolaetxean jaio zen 1872an, abeslaria eta olerkaria zen, osaba bat Lesakako organista zuen eta hark erakarri zuen musikaren mundura. Tenore solista izan zen Iruñeko Orfeoian. Olerkari gisa bere olerki gehienak zabaldu gabe utzi zituen, argitaratutakoak Euskal Esnalea aldizkarian agertu ziren.
Bielaren ahotsa jasota dago Nafarroako Euskararen Mediatekan, orain mende bat Rudolf Trebistch ikertzaileak egin zion grabaketan, grabaketa hauek dira euskaraz dauden grabaketarik zaharrenak.
mediateka.euskarabidea.es/eu/bildumak/1120/7028#.UoTaaazoefI