Albisteak
Ollo kontseilariak IKTak eta kultura digitala euskaraz sustatzeko programa babestu du
Euskarabideak sustatutako "Sarean Euskaraz" ekimenaren bigarren jardunaldian parte hartu duten 442 gazte jaso ditu Baluarten
Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok ongietorria eman die gaur Iruñeko Baluarte Jauregian egin diren "Sarean Euskaraz" jardunaldietan parte hartu duten 442 gazteri. Harrera horretan, proiektu honen garrantzia nabarmendu du, euskarazko informazioaren eta komunikazioaren teknologien eta kultura digitalaren prestakuntza eta sustapena errazteko, bereziki gazteen artean.
Bestalde, ikastetxeei esker ona adierazi die Euskarabideak proposatutako jarduera honi eginiko harreragatik eta ikasleak euskarazko teknologia berriak ikasten nahiz gozatzen jarraitzera animatu ditu.
Ekitaldi honetan, Ollo kontseilaria, Euskarabideako Mikel Arregi zuzendari gerentearen laguntzarekin, gazteriari zuzendu zaio esanez haurtzarotik gertu izan dutela teknologia, betiere erabilgarri izanik ikasteko, gozatzeko, informatzeko edota are harremanetarako. Eta euskaldunak izanik, garrantzitsua dela euskera teknologia hauetarako ere erabiltzea.
Gainera, adierazi die saio hauetan teknologiaren aplikazioez ikasiko dutela, aldi berean euskarazko kultura digitala gozatzeko aukera lagun.
‘Sarean Euskaraz’en seigarren edizioa
Baluarteko Kongresuen Jauregian bildu dira urriak 13an eta 14an Iruñerriko 4. DBHko eta 1. Batxilerreko 900 ikasle, ‘Sarean Euskaraz’ programaren seigarren edizioa tarteko, zeinek informazioaren eta komunikazioaren esparruan euskeraren erabilera ezagutzera eman eta sustatzen duen.
Jardunaldietan garatutako tailerretako batzuk halaber Iruñerritik kanpoko 5 institututan antolatuko dira eta horietan 400 ikasle izango dira partaide.
19 doako ikastaro herritarrentzat eskuragarri
Bestalde, aurreko ediziotan martxan jarritako bideari jarraipena emanez, eta programa akademikoa osatze aldera, irailaren 30etik azaroaren 15era edonorentzat eskura daude 19 doako ikastaro, bereziki gazteriarentzat interesgarriak, Nafarroako hainbat herritan.
Gainera, Ana Ollo kontseilariak gogorarazi du “Sarean Euskaraz” programaren xedeen artean daudela heziketa eskaintza hau nahiz baliabide hauen ezagutza Nafarroa guztian zehar barreiatzea.