Albisteak
NPLD sareak (Network to Promote Linguistic Diversity) "Hezkuntza eta hizkuntzaren garapena eleanitz testuinguruan" mintegia antolatu zuen Dublinen
2013-10-24
Dublinen, urriaren 17 eta 18 bitartean NPLD sareak (Network to Promote Linguistic Diversity) "Hezkuntza eta hizkuntzaren garapena eleanitz testuinguruan" mintegia antolatu zuen.
Aurkezpenetako bat Dori Lopez Jurío, NPLD sareko presidenteordea eta Euskarabideko aholkularitza eta komunikaziorako ataleko buruaren eskutik egin zen. Aurkezpenean, "Nafarroa, eleaniztasuna hezkuntzan",Nafarroan erabiltzen diren hizkuntza eredu ezberdinen informazioa eman zen, baita ere ingelesez ikasteko programen ezarpena (PAI).