Albisteak
Nafarroako Gobernuaren egiaztagiri ofizialen sorrera euskararen ezagutza egiaztatzeko
2015-02-03
Nafarroako Gobernuaren egiaztagiri ofizialen sorrera euskararen ezagutza hizkuntzetarako Europako erreferentzia marko bateratuan ezarritako A1, A2, B1 eta B2 mailetan egiaztatzeko eta, halaber, egiaztagiri horiek luzatzeko araudia.
Nafarroako Gobernuak jendaurreko epea ireki du, 2015eko otsailaren 2tik 12ra arte, herritarrek iradokizunak aurkeztu ahal ditzaten.
Iradokizunak aurkezteko modua ondokoa da:
Posta elektroniko bat igorriz einveduc@cfnavarra.es helbidera, 2015eko otsailaren 2tik 12ra; interesdunaren izena agertu behar da.
Agiriak Gobernu Irekiaren atarian kontsulta daitezke: