Albisteak
Nafarroako Gobernuak Mikel Arregi izendatu du gaur Euskarabideko zuzendari kudeatzailea.
Filosofia eta Letretan Lizentziatua, Foru Administrazioan ari da lanean 1987tik
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Joseba Mikel Arregi Pérez Euskarabideko zuzendari kudeatzaile izendatzea onetsi du.
Joseba Mikel Arregi Pérez Iruñean jaio zen, 1961eko otsailaren 4an. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letretako lizentziaduna da (Historia espezialitatea) eta euskarako EGA titulua du.
1987an Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten hasi zen eta 1990ean goi mailako euskara teknikari lanpostua lortu zuen, oposizio bidez. 1993ra arte Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuan lan egin zuen, 1991tik Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian eta 2007tik Euskarabidean.
2007an merezimendu-lehiaketaren bidez Hizkuntzaren Garapenerako atalburutza lortu zuen, eta 2013an, kasu honetan ere merezimendu-lehiaketaren bidez, Euskararen Sustapenerako atalburutza (Euskarabideari atxikia); hori da gaur arte bete duen kargua.