Albisteak

Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideak digitalizatzeko laguntzak iragartzen ditu lehen aldiz

2023-06-15

Eskaerak uztailaren 5era arte aurkez daitezke

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak diruz lagunduko du bere edukiak oso-osorik euskaraz argitaratzen dituzten komunikabideen eraldaketa digitala eta berrikuntza. Horretarako, 246.500 euro bideratuko ditu soluzio teknologiko berriak eskaintzen dituzten enpresentzat. 

Eskaerak ostiral honetatik uztailaren 5era bitartean aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko fitxarako esteka honen birtartez.

Laguntzak eskuratu ahal izango dituzte komunikabide baten titular diren pertsona juridikoek, baldin eta euskara hutsean jarduten badute, hau da, eguneroko prentsa edo aldizkariak badira, urtean gutxienez 4 ale, Nafarroako Gobernuak emandako lizentzia duten irratiak, LTDko telebista irratiak eta online bakarrik dauden bitartekoak, edo beste komunikabideen euskarri digitalak badira.

Esan bezala, deialdiaren helburua da euskarazko edukien berri ematen duten nafarren bilakaera teknologikoa eta eraldaketa digitala bultzatzea. Diru-laguntzen prozedurak hiru berrikuntza ildo ditu: eraldaketa digitalerako plan bat egitea, soluzio digitalak definitzea, diseinatzea eta eraikitzea, eta hedabideetan kultura digitalaren ezarpena edo garapena.

Horretarako, diruz laguntzekotzat joko dira eraldaketa digitalerako plan bat diagnostikatu eta garatzeko aholkularitza gastuak edo hedabideetan kultura digitala ezarri edo garatzeko aholkularitza profesionala.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora