Albisteak

Nafarroako Gobernuak 147.000 euroko diru-laguntza eman die toki entitateei, euskara sustatzeko jarduera planetarako

2014-10-22

Nafarroako 40 udalek eta mankomunitatek aurkezturiko jarduerak eta proiektuak ordaintzen lagunduko du.

Nafarroako Gobernuak euskara udal eremuan erabiltzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia ebatzi du. Deialdiaren diru hornidura 147.000 eurokoa da eta kopuru hori Nafarroa osoko toki entitateek onarturiko urteko jarduera planak finantzatzera bideratuko da.

Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak sinaturiko ebazpenaren arabera, banaka zein modu bateratuan Nafarroako 40 udalek eta mankomunitatek garaturiko proiektuak ordaintzera bideratuko dira diru-laguntzak.

Kultura jarduerak, euskararen presentzia sustatzeko proiektuak, komunikabideendako laguntzak, euskaraz emandako lantegiak edo prestakuntza ikastaroak, eta toki administrazioetako langileendako euskarazko prestakuntza dira diruz lagunduko diren proiektuetako batzuk, beste proposamen batzuen artean.

Balorazioa deialdian ezarritako irizpideen arabera egin da. Toki entitate bakoitzaren urteko jarduera programaren barneko jarduerei aplikatu zaizkie irizpide horiek.

Toki entitate bakoitzaren urteko jarduera programan proposaturiko jarduerak deialdian ezarritako irizpideen arabera baloratu dira, puntuazio objektibo bat esleitu eta aurrekontuko zenbatekoa banatzeko.

Ordainketa toki entitateek Euskarabidera abenduaren 2a baino lehen igorri behar dituzten egiaztagiriak aztertu ondoren eginen da.
 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora