Albisteak

Nafarroako Gobernua eta Eusko Ikaskuntzaren arteko bilera

2014-12-02

Atzo, abenduaren 1ean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren egoitzan bilera egin zuten Hezkuntzako kontseilariak eta Eusko Ikaskuntzako zuzendaritzak. Hezkuntzako kontseilariarekin batera Euskarabideko zuzendari kudeatzailea ere bertan izan zen, erakunde horretan Nafarroako Gobernuaren ordezkari izendatu baitute.

Bileran, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak azaldu zituen erakundearen eredu berria eta oinarrizko egitura, bilatzen dituen hiru helburu nagusiak (kulturaren eta zientziaren ikerketa, prestakuntza eta hedapena) eta, orobat, gaur egun lan egitasmoak biltzen dituzten bost multzo tematikoak.

Hezkuntzako kontseilariak Nafarroako Gobernuaren konpromisoa berretsi zuen Eusko Ikaskuntzarekiko (1918an haren sorreran parte hartu zuen) eta euskal kultura partekatzen duten gizarte desberdinen aniztasun historiko eta kulturalari dagokionez duen inklusiozko eta errespetuzko espirituarekiko.

Bileran gaur eguneko lankidetza bideak aztertu zituzten. Horien bidez, Nafarroako Gobernuak Eusko Ikaskuntzaren iraupenean eta egonkortasunean laguntzen eta erakunde horren jardueretan parte hartzen jarraituko du, eskuragarri diren baliabideek ahalbidetzen duten heinean.
 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora